Erregaia deskargatzeko garaian izan zen akats batengatik sortu zen ezbeharra
N-1 errepide zaharraren aldamenean dagoen Coatra gasolindegian gertatu zen ezbeharra. Nafarroako Gobernuak jakitera eman zuenez pertsona baten akatsaren ondorioz bukatu zuen gasolioak errekan. Ezbeharra 10:15 aldera gertatu zen erregaia deskargatzeko garaian.
Suhiltzaileak azkar batean joan ziren gasolindegi ondoko errekara. Bi dike jarri zituzten eta haien bidez ur emari ekologikoa mantendu zuten errekan. Horrela isurketaren eragina 100 metro baino gutxiagoko tarte batera mugatzera lortu zuten. Nafarroako Larrialdien Agentziako uretako erreskate taldeak dikeek geldiaraztea lortu duten erregaia ponpekin bildu zuten. Bestalde, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko teknikariak isuriaren tokira joan ziren istripuaren inpaktu ekologikoa baloratzera.
Antzeko gertaera jazo zen, toki berean, 2002ko apirilaren 4an. Orduan 8.200 gasolio litro bukatu zuten Errekaldeko Errekan.
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
No hay comentarios.:
Publicar un comentario