2007/10/30

Altsasuko Udalak gaztetxoei zuzendutako sexu aholkularitza martxan jarriko du


Altsasu

12 eta 17 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako zerbitzua azaroaren 6an jarriko da martxan

Altsasuko gaztetxoek sexualitateari buruzko informazioa eskuratzeko gune baten beharra sumatu zuen Altsasuko Udalak. Horregatik jarri du sexu aholkularitza, Altsasuko 12 eta 17 urte bitarteko gazteek sexualitateari buruz dituzten zalantzak nonbait argitzeko aukera izan dezaten.

Zerbitzuaz

Izargi zentroko sexu-hezitzaileak, gazteen hizkera bera erabiliz, sexu-harremanen, gorputzaren, maiteminen eta beste hainbat gairen inguruko zalantzak argituko dizkie gaztetxoei. Eta, beti ere, hitz egindakoa isilpean gordeko du. Altsasuko Udalak martxan jarriko duen sexu-aholkularitza zerbitzua doakoa izanen da.

Azaroaren 6an jarriko da martxan sexualitateari buruzko gazteendako informazio puntua. Ikasturtean zehar, azarotik garagarrilera bitartean, hileko lehen asteartean zabalduko ditu sexu-aholkularitzak bere ateak Gure Etxea eraikineko lehen solairuan dagoen Gazte Informazio Gunean, 15:30etik 17:15era bitartean.

Zerbitzua erabili nahi duten gazte altsasuarrek hara joatea besterik ez dute. Aldez aurretik ez da ez izenik eman behar ezta txandarik eskatu behar ere. Telefonoz ere egin ahal izanen da kontsulta, 948 564 785 zenbakira hots eginez. Bestalde, Altsasuko Udalak henna tatuai ikastaroa antolatu du azaroaren, 10, 17, eta 24rako. Informazio gehiago merkatu txikian.

2007/10/24

Azkenean eztanda Sakanara iritsi da!!


Sakanan Eztanda deituriko irrati libre bat dugu (Iturmendin), baina oraingoan ez noa horri buruz hitz egitera. Kontua da Nafarroan Eliza "herriarenak" suposatzen ziren hainbat (eta hainbat) ondasun bere izenean jartzen ari dela azken boladan. Horrek, jakina, herritarren kezka eragin du eta hainbat sektoretan alarma gorria piztu da. Sakanan ere, kostatu da, baina azkenean lehertu da eskanbila!!! Gaiak bere mamia du eta hausnarketarako tartea eskaintzen du. Jarraian gaiaren inguruko albistea jasotzen da.

Elizak erregistratutako ondareak udal eta kontzejuetan aztergai

Elizbarrutiak jabego-erregistroan Nafarroako hainbat erlijio eraikin bere izenean jarri ditu. Horretarako Hipoteka Legearen 206 eta 207 artikuluak baliatu ditu. Hala, orain arte inoren izenean ez zeuden hainbat jabetza eliza katolikoarena izatera pasa dira, besteak beste, elizak, ermitak, eliz atari, apaiz-etxe, hilerri eta bestelako jabetzak. Horren berri jakin eta gero Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak herrialdeko udal eta kontzeju guztiekin harremanetan jarri da.

Eskaerak
Plataformak udal eta kontzejuei eskatu die neurriak har ditzatela “herriko erlijio erabilera duten eraikin eta ondareak pribatizatzea eragozteko”. Halako jabetzarik oraindik ere jabego-erregistroan inskribatu gabe badago udalaren izenean izendatzeko eskatu du plataformak. Aldi berean hartutako akordioen berri Nafarroako Gobernu eta Parlamentura bidaltzeko eskatu dute. Baita Nafarroako gainontzeko erakundeei ere, antzeko erabakia har dezaten animatuz. Horrekin batera, abenduaren 15ean, 10:00etan, Burlatako kultur etxean eginen den hautetsien batzarrera joateko eskatzen zaie udal eta kontzejuei. Bilera hartan gaiaz hitz eginen da eta ordezkaritza aukeratuko da.

Mozioak
Irurtzun eta Altsasuko udalek, eta Nafarroako beste zortzik, plataformak aurkeztutako mozioa dute mahai gainean. Finean eskaera berak jasotzen dira mozioan. Baina, udal bilkuran, lastailean onartzeko eskatzen zaie eta gero haren berri Uharte-Iruñeko Udalari jakinaraztea. Udal horrek informazioa zentralizatuko du eta mozioa onartu duten udal guztien izenean Nafarroako toki erakunde guztiei onartutako mozioa bidaliko die.

Arrazoiak
Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak dioenez, eliza katolikoa legeak utzitako bidea erabiliz “prezio barregarrian herrienak diren hainbat jabetza bere izenean inskribatzen ari da”. Plataformak jakitera eman duenez prozedura horrek ez du inolako “publizitateren” beharrik eta horregatik eliza katolikoak “pribatizazio era hori erabiliz jabetza publikoak lortzen ari da, ez populazioak ezta ordezkari publikoek ere ezer jakin gabe”. Plataformak dioenez, elizak jabetzak eskuratzeko oinarritutako legearen artikulua 1946an onartua izan zen eta konstituzioaren aurkakoa izan daiteke.

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak ibarreko erakundeetara bidalitako idatzian dioenez, “udal artxiboek eta herri memoriak argi eta garbi diote eraikin horiek, orokorrean, herriek eraiki eta jantzi zituztela”. Haien erabilera ez zela soilik erlijiosoa ere diote plataformako kideek eta horren adibide eraikin haietan egiten ziren udalen batzarrak eta beste jarri dituzte. Herriak elizan aritzen ziren hainbat kargu aukeratzen eta ordaintzen zituela ere gogorarazi du plataformak bere idatzian. Plataformak dakiela “inongo udalek ez dio uko egin mendeetan pilatutako ondare horri”.

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak bere idatzian dioenez jabego-erregistroan “beti publikoa izan dena inskribatzeak jabego pribatuan bihurtzen du. Eliza katolikoa, ez parrokia, izanen da jabetzaren titularra eta hala ondasunak beste helburu batzuekin erabil ditzake (saldu, alokatu, helburu turistikoekin ustiatu…), herriaren beharren kontrakoak izan daitezkeen helburuak izan daitezke”. Horregatik plataformak eraikin horiek herritarrek erabiltzeko berme gisa ikusten du jabetza publikoa izatea. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak dioenez “ez du zalantzan jartzen jabetza publikoko eraikinen erlijio erabilera”.

Plataformaren idatzian Espainiako II. errepublikako legediak gaiaren inguruan zioena gogoratzearekin batera, Toki Administrazioko 1990eko Foru Legearen artikulua ere gogora ekarri nahi izan du. 110. artikuluan jasoa dagoenez, “Nafarroako toki erakundeek bere ondarearen kontserbazio, defentsa, berreskurapen eta ondasun eta eskubideen hobekuntzan jardun behar dute”. Horregatik, eliza katolikoak egindako inskripzioak baliogabetzeko eta haien izenean jartzeko eskatu diote toki erakundeei.

2007/10/18

AHT-ren aurkako doinuak Altsasuko gaztetxean

Kultura

Lastailaren 19an, ostiralarekin, 23:00etan, Altsasuko gaztetxean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako kontzertuak izanen dira. Ekimena Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko AHT-ren aurkako taldeak antolatu du. Talco talde italiarra izanen da han, Net Flanders talde kataluniarrarekin batera.

Gaur, Altsasuko feriak direla eta, AHT-ren aurkako musika kontzertuak izanen dira Altsasuko Gaztetxean. Han, Talco eta Net Flanders taldeen eskutik, ska eta rock doinuak entzuteko aukera izanen da. Saioari hasiera Net Flanders taldeak emanen dio. Net Flanders rock, hip-hot nahiz metala lantzen dituen talde katalana da, eta dagoeneko 2 disko kaleratuak ditu.

Ondoren Talco talde italiarraren txanda izanen da. Ska-punk “borrokalari” estiloa dauka taldeak eta antifaxista nahiz anti-arrazistatzat definitzen dute taldearen partaideek Talco-ren izaera. Horregatik, taldekideek musika borroka tresna gisa erabiltzen dute. Margehrat-tik (Benetziatik) etorriko den taldeak, Mano Negra, Banda Bassotti, Ska-p, Dropkick Murphys, Radio Bemba… moduko taldeen doinu gogorrak hurbilduko dituzte Altsasura. Maiatzean, alde zaharreko festak zirela eta, talde italiarra Altsasun izan zen eta harrera ezin hobea izan zuen orduan. Altsasuko Gazte Asanbladak aurreko hartan kontzertuaren balorazio bikaina egin zuen.

2007/10/15

Herri kiroletan txapeldun sakandarrak!

Kirolari sakandar finak badirela banekien, baina asteburu honetan garaipen garrantzitsuak erdietsi dira eta biak herri kirolen alorrean. Floren Nazabal aizkolari etxarriarrak Euskal Herriko txapelketako txapela jantzi du. Trontzan berriz, Susana Agerre Lizarragabengoakoak, Maitane Txueka arbizuarrarekin, Euskadiko Txapelketa eskuratu dute. Bi berri horiek herri kirolen osasunari buruz hausnartzera eraman naute. Kirol minoritarioak dira eta askotan sinbolikoak baino ez dira, baina ere berehan, oraindik orain gure herrian badute haien indarra eta hori poztekoa da! Gehiago babestu eta baloratu beharko genituzkeela deritzot. Zuek?


Aizkora
Euskal Herriko txapelketa
Nazabal etxarriarrak erraztasunez jantzi zuen txapela
Igandean Donezteben Euskal Herriko aizkolari txapelketako finala jokatu zen eta lehenengo enborretik Floren Nazabal nagusi izan zen. Hala, inongo arazorik gabe jantzi zuen etxarriarrak handienaren txapela. Aste bat lehenago Nafarroako txapelketa irabazi eta gero, bera zen faborito Euskal Herrikoa ere irabazteko eta hala gertatu zen.

Lehiaketan agorrialaren 26an Lakuntzan jokatutako proba kanporagarrian sailkatu ziren 6 aizkolariek hartu zuten parte. Han izan ziren Floren Nazabal eta Juan Jose Lopez nafarrak eta Luis Txapartegi, Unai Otaño, Jose Mari Olasagasti eta Jose Migel Peñagarikano gipuzkoarrak. Doneztebeko pilotalekua jendez lepo izan zen 6 gizonen lanarekin gozatzen.

Aizkolari bakoitzak lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztu behar izan zituen. Gogor ekin zioten aizkolari denek lanari hasieratik aurre hartu nahian, alabaina, Nazabalek berehala erakutsi zuen bera zela nagusi. Apurka-apurka Etxarrikoa aldea ateratzen hasi zen. Erritmoa oso bizi jarri zuen, eta ezin izan zion inork jarraitu.

1. Nazabal 39:12
2. Otaño 41:20
3. Lopez 42:09
4. Olasagasti 48:07
5. Txapartegi 53:24
6. Peñagarikano 54:48


Trontza
Maila Nagusiko Euskadiko Trontza Txapelketa
Agerre-Txueka txapeldun
Ostiralean Susana Agerrek eta Maitane Txuekak, trontzalari sakandarrek, jantzi zuten Maila Nagusiko Euskadiko Trontza Txapelketako txapela. Finala Basaurin jokatu zen eta giro apartarekin eta jendez lepo burutu zen proba. Nesken txapelketaz gain, mutilen txapelketa nagusia baita 2. mailakoa ere, jokatu ziren.

Nesken txapelketan Etxebarria ahizpak ziren faborito. Beraiek irabazi zuten iazko txapela eta ostiralekoan ere lan ona egin zuten, baina Agerre Lizarragabengoakoak eta Txueka arbizuarrak 3 segundo gutxiago behar izan zituzten lana amaitu eta txapela eskuratzeko. Bikoteek 45 ontzeko enborrari hamar epai etzanda eman behar izan zizkioten.

Emakumeen artean lehia handia izan zen eta ez lehen 2 bikoteen artean soilik, Etxebarria-Astondoa bikoa ere beste bien parean ibili zen. Azkeneko epaian sartu arte ez zen txapel zeinek eramango zuen jakiterik izan. Amaieran hiru lehenak 5 segundoren barruan sartu ziren, eta hori Barakaldoko finalean izandako orekaren adierazle izan zen.

Sailkapena
1. Agerre-Txueka 6:17
2. Etxeberria ahizpak 6:20
3. Etxeberria-Astondoa 6.22
4. Aristegi-Galarregi 6.41
5. Nuñez-Lopez 9.05
6. Apodaka-Moreno Ez zuen amaitu

2007/10/11

Sakanan bizi den Basaberen “Le Protecteur” film laburra ikusgai Altsasun

KULTURA
Nahi haina ez izan arren, Sakanara iristen dira ere kultur ikuskizun edo berriak. Kontzertuak, pelikula proiekzioak, antzezlanak... noizbehinka goza gai izaten ditugu ibarrean. Horien artean Patxi Basabe zinegile gasteiztarren "Le Protecteur" film laburra ikusteko aukera izanen dugu. Zuzendaria Altsasun bizi da.



Ostegunean, 21:45ean, Altsasuko Iortia kultur gunean Altsasun bizi den Patxi Basabe zinegila gasteiztarraren Le Protecteur film laburra ikusteko aukera izanen da. Gasteizen errodatutako filma laburrak "txakur sena" duen bizkartzin baten historia kontatzen du 20 minututan. Osteguneko proeikzioan Patxi Basabe zuzendaria, Luis Martinez de Cestafe ekoizlea eta Gorka Aginagalde eta Juantxo Lopez aktoreak izanen dira. Karra Elejalderen presentiza baieztatu gabe egon arren, posiblerena da bere ere han izatea.

Le Protecteur Patxi Basaberen (Gasteiz, 1975) laugarren ikus-entzunezko lana da zuzendari gisa eta aurtengo apirilaren 13an mustu zen Gazteizko Artium-ean. Luxuzko euskal aktore zerrendak hartu du parte filmean: Karra Elejalde, Gorka Aginagalde, Txema Blasco, Juantxo Lopez eta Ramon Barea aktore ezagunak, beste batzuen artean. Musika Bingen Mendizabalek jarri dio. Filma laburra 2007ko Donostiako Zinemaldian izan zen ikusgai, euskal zinemaren sailean hain zuzen. Egun, Le Protecteur-en zuzendari eta ekoizleak filmaren promozio eta zine jaialditan txertatze lanetan dabiltza. Film laburra Gijoneko, Turineko, Alcala de Enaresesko... jaialditara bidalia izan da, aipatutako jaialdi ospetsuetan Besaberen lana proiektatzeko asmoarekin.

Le protecteur

Film laburreko protagonista Lolo da, Juantxo Lopez gasteiztarrak interpretatzen duen gizona. Jatorri frantziarra duen eta izaera leiala nahiz bere lanarekiko jarrera jeloskorra duen bizkartzaina da bera. Txikitan Lolori txakur batek titia eman zion, ondorioz leialtasun eta fidelitate sentimendua guztiz barneratua dauka. Enpresari batentzat lan egiten du Lolok, baina negozio gizonak Lolori berri bat kontatzeko duela esatearekin sortzen da arazoa. "Umore frantseseko film laburra da" Besaberen esanetan, barre algararik egin gabe, irribarrea ahoan mantentzen duten horietakoa. Zuzendariak "drama izpi bat" baduela ere kontatu digu.

Basabe

Patxi Basabe 21 urte zituela hasi zen zinemaren munduan eta dagoeneko lau film labur zuzenduak ditu, gainera bi sari ere irabazi izan ditu lan horiekin. Viva el sexo bere lehen film laburra izan zen, 2004an Gasteizko NEFF barruko Bat Bateko Film Laburreko Jaialdia irabazi zuena. L'immigrant film laburra bere bigarren lana izan zen eta harekin jaialdi bereko sari nagusia irabazi zuen 2005ean. 2006an Two-Faces iritsi zen eta, azkenik, Le protecteur. Beste hainbat proiektutan ere ibili da lanen.Gaur egun, Patxi Basabe Gasteizen eta Nafarroako Bardeetan errodatuko den beste film labur batekin, Silence mayday-rekin, ari da lanean. Aldi berean, gainera, film luze baten gidoia idazten dihardu.

2007/10/08

Sakanan badira pilotariak ere bai!

Jendeari kirola asko interesatzen zaiola ikusita eta batzuei pilota bereziki (Naroa Martinezi esaterako), bailaran ditugun pilotari profesional biren porrota, hasi berri den 4 t´erdiko txapelketan ekarri, dizuet. Ai Naroa, hau pena Zubietak galtze, eh! Oraindik badu zer hobetu eta...!


4 t´erdiko txapelketa
Chafeé eta Zubieta txapelketatik kanpo
Chafeék Dey Rey-en kontra 15-22 galdu egin zuen eta Zubietak Agirrerekin 18-22. Larunbatean jokatu ziren lau t´erdiko pilota txapelketako hamaseirenak eta ordezkari sakandar biek ez zuten garaipenik lortu. Hortaz, txapelketatik kanpo geratu dira Sakanako bi pilotariak.

Ismael Chafeé Del Reyekin neurtu zen Zaldibian larunbatean. Del Rey-k ezustekoa eman eta bera egin zen garaipenarekin 18-22koarengatik irabazi ostean. Neurketa kaskarra izan zen. Irurtzungoak 14 huts egite egin eta gero, amore eman ez arren, ez zuen bukaera arte arriskatu, jada, beranduegi zenean. Chafeé faboritoa zen neurketa hasi aurretik, baina Naiarakoa bikain hasi eta abantaila horretaz baliatuta txapelketan aurrera egitea lortu zuen.

Aitor Zubietak larunbatean Loiun jokatu zuen Agirreren kontra eta 18-22ko markagailuarekin amaitu zen buruz burukoa. Pilotalekua bete egin zen, baina pilotariek eskainitako partida kaskarra izan zen. Arteagako pilotaria garaile izan arren, berak ere onartu egin zuen “ahazteko moduko neurketa izan zela”. Zubieta lau t´erdikoan mustu zen larunbatekoan eta oraindik ikasteko asko baduela agerian geratu zen.

Euskal Herriko gatazka politikoa karrika denetara iristen da.

Sakanan, Euskal Herriko txoko denetan bezala, gatazka politikoaren zantzuak egunero ematen dira. Atzo, esaterako, Etxarri Aranatzen manifestazio erraldoia egin zen herriko kaleetan zehar errepresioaren aurka. Ostegunean, era berean, Juan Kruz Aldasoro etxarriarra beste 23 pertsonarekin batera, atxilotu eta espetxera sartu dute. Noizko konponbide politikoa? Gatazkaren konponbidea ezagutzeko esperantzik baduzu, zuk?

Manifestazioaren kronika Gara egunkaritik atera dut:

Un millar de personas dijo «basta ya» a la represión en Etxarri-Aranatz

Una manifestación recorrió las calles de Etxarri-Aranatz ayer bajo un fuerte despliegue policial. Denunciaron la represión que se hace especialmente grave en esta localidad navarra. Por ello, exigieron el fin de los métodos represivos y respeto a los derechos de la ciudadanía.

p022_f01_148x108.jpg

GARA
Cerca de un millar de personas se dió cita ayer en Etxarri-Aranatz para denunciar la represión que se hace especialmente grave en esta localidad navarra. Recordaron la reciente detención «sin ningún sentido» de su vecino Koldo Barandalla, que posteriormente fue puesto en libertad, y el arresto este pasado jueves del mahaikide Juan Kruz Aldasoro junto con otros 22 compañeros de la izquierda abertzale. En palabras de los convocantes, «son ejemplos de que una vez más le han cerrado las puertas a la vía democrática y han sumergido en un escenario de guerra a este pueblo».

El de Etxarri-Aranatz ofrece una visión clara de la represión en Euskal Herria, según señalaron. La localidad suma «tres militantes muertos a causa del conflicto, dos exiliados políticos y ocho presos políticos» y ha sido ilegalizada la segunda fuerza política. Añadieron que la represión policial se sufre cada día, indicando que en los últimos dos meses han sido impedidas dos movilizaciones, veinte personas han resultado heridas, la localidad ha sido tomada por la Guardia Civil en doce ocasiones, ha habido controles en diecinueve días, han detenido a cuatro vecinos, han sido imputadas dos personas y se han realizado tres grabaciones de vídeo.

Ayer rechazaron esa situación diciendo «basta ya» a la represión. La movilización fue apoyada por sociedades, comercios, bares, asociaciones culturales y deportivas, y colectivos sociales y políticos de la localidad. También se obtuvo el apoyo de cientos de firmas particulares.

Etxarri-Aranatz exige
Con todo ese respaldo, los convocantes exigieron que «dejen a un lado la represión para la resolución del conflicto y que las fuerzas políticas la combatan, que los presos políticos sean trasladados a Euskal Herria con sus derechos garantizados, que se ponga fin a la destructiva política penitenciaria a la vez que se liberen a los presos enfermos como Bautista Barandalla, que se archive el procesamiento abierto contra Koldo Barandalla y Juan Kruz Aldasoro, y que se vaya la Guardia Civil».

La manifestación transcurrió sin incidentes, pero los asistentes relataron que se vivieron momentos de tensión. Unos 30 agentes antidisturbios rodearon la plaza cuando el pueblo se hallaba celebrando el día de mercado, y muchos vecinos se ausentaron ante el despliegue.

2007/10/02

Sakanatik Hesian taldea



Azken aldian Euskal Herri osoan ezaguna, entzuna, egiten ari den taldearen abesti bat entzungai jarri dut. Sakanako gazteek osatutako taldea da hau. www.mundurat.net/hesian

Halakoa da eskualdea.

Sakana Nafarroako mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. Gazteleraz Barranca, Burunda eta Ergoiena izenez ezagunak diren eskualdeak hartzen ditu bere baitan. Eskualdeak 305.5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, %37 euskalduna izanda (2001). Luzeran Ziordiatik Irurtzunera 35 kilometro ditu eta zabaleran ez ditu 5 baino gehiago leku gehienetan. Ziordia da mendebaldenen dagoen herria eta Gasteiztik 42 kilometrotara dago. Irurtzun da ekialdeenen dagoen herria eta Iruiñeatik 20 kilometrotara dago. Altsasutik Donostiara 69 kilometro daude.Sakana Euskal Herriko zentro geografikoan kokatzen da.

Geografia
Sakana bailara bat da eta beraz bere geografia izaera honek mugatzen du. Udalerri gehienek ipar-hegoa norabidea dute, hau da, mendilerrotik mendilerrora. Norabide honetan luzeak dira, baina ekialde-mendebalde norabidean txikiak.Bailara bera zabala eta laua da Arakil ibaiaren lasai guneetan, baina alderik alde 500etik 1000 metro-arteko desnibelak ditu, nabarmendu gainera Uharte-Arakilen dauden ipar eta hegoalderako profilak, Aralar eta Andia mendilerroen puntekin.

Sakana eskualde menditsua da, bailara bat izateagatik. Bere muga naturalak ere mendiak dira. Honela Hegoaldean Urbasako mendilerroak egiten du muga Ziorditik Etxarri Aranatzera eta ondoren Andia mendilerroak Ergoienatik Arakilera.Iparraldean Altzaniako mendiak daude Ziorditik Altsasura, Aizkorriko mendilerroaren hegoaldeko aldea direlarik. Altsasutik Irurtzunera Aralarreko mendilerroak egiten du muga iparraldean.Zentroan Andia mendilerroak duen punturik altuena kokatzen da, Beriain mendia hain zuzen ere, 1.492 metrorekin. Honek bailara bitan zatitzen du, hegoaldean Ergoiena geratzen delarik eta iparraldean Arbizutik Irurtzunera doazen herriak.Mendi guzti hauen altuera minimoa 1.000 metrotan kokatzen da eta bailara bera 500 metroko media batean. Guzti honegatik gune menditsua dela esan daiteke, kilometro gutxitan altuera desberdintasun handiak baititu.