Kultura
Lastailaren 19an, ostiralarekin, 23:00etan, Altsasuko gaztetxean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako kontzertuak izanen dira. Ekimena Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko AHT-ren aurkako taldeak antolatu du. Talco talde italiarra izanen da han, Net Flanders talde kataluniarrarekin batera.
Gaur, Altsasuko feriak direla eta, AHT-ren aurkako musika kontzertuak izanen dira Altsasuko Gaztetxean. Han, Talco eta Net Flanders taldeen eskutik, ska eta rock doinuak entzuteko aukera izanen da. Saioari hasiera Net Flanders taldeak emanen dio. Net Flanders rock, hip-hot nahiz metala lantzen dituen talde katalana da, eta dagoeneko 2 disko kaleratuak ditu.
Ondoren Talco talde italiarraren txanda izanen da. Ska-punk “borrokalari” estiloa dauka taldeak eta antifaxista nahiz anti-arrazistatzat definitzen dute taldearen partaideek Talco-ren izaera. Horregatik, taldekideek musika borroka tresna gisa erabiltzen dute. Margehrat-tik (Benetziatik) etorriko den taldeak, Mano Negra, Banda Bassotti, Ska-p, Dropkick Murphys, Radio Bemba… moduko taldeen doinu gogorrak hurbilduko dituzte Altsasura. Maiatzean, alde zaharreko festak zirela eta, talde italiarra Altsasun izan zen eta harrera ezin hobea izan zuen orduan. Altsasuko Gazte Asanbladak aurreko hartan kontzertuaren balorazio bikaina egin zuen.
2007/10/18
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
No hay comentarios.:
Publicar un comentario