Jendeari kirola asko interesatzen zaiola ikusita eta batzuei pilota bereziki (Naroa Martinezi esaterako), bailaran ditugun pilotari profesional biren porrota, hasi berri den 4 t´erdiko txapelketan ekarri, dizuet. Ai Naroa, hau pena Zubietak galtze, eh! Oraindik badu zer hobetu eta...!
4 t´erdiko txapelketa
Chafeé eta Zubieta txapelketatik kanpo
Chafeék Dey Rey-en kontra 15-22 galdu egin zuen eta Zubietak Agirrerekin 18-22. Larunbatean jokatu ziren lau t´erdiko pilota txapelketako hamaseirenak eta ordezkari sakandar biek ez zuten garaipenik lortu. Hortaz, txapelketatik kanpo geratu dira Sakanako bi pilotariak.
Ismael Chafeé Del Reyekin neurtu zen Zaldibian larunbatean. Del Rey-k ezustekoa eman eta bera egin zen garaipenarekin 18-22koarengatik irabazi ostean. Neurketa kaskarra izan zen. Irurtzungoak 14 huts egite egin eta gero, amore eman ez arren, ez zuen bukaera arte arriskatu, jada, beranduegi zenean. Chafeé faboritoa zen neurketa hasi aurretik, baina Naiarakoa bikain hasi eta abantaila horretaz baliatuta txapelketan aurrera egitea lortu zuen.
Aitor Zubietak larunbatean Loiun jokatu zuen Agirreren kontra eta 18-22ko markagailuarekin amaitu zen buruz burukoa. Pilotalekua bete egin zen, baina pilotariek eskainitako partida kaskarra izan zen. Arteagako pilotaria garaile izan arren, berak ere onartu egin zuen “ahazteko moduko neurketa izan zela”. Zubieta lau t´erdikoan mustu zen larunbatekoan eta oraindik ikasteko asko baduela agerian geratu zen.
1 comentario:
Bueno bueno, larunbatean galdu zuen, baino okerrena, atzo galdu izana da.
Ze, larunbatean irabaziz gero... Imanol-i kalte handia egin izango zion. Orduan...
Atzo berriz, urduritasunak gain egin zion Aitorri, herri (edo sakana) osoa bere alde ta... horrek pisu handia du. Gainera, Titinek ez zion batere lagundu e??
Benga, hurrengorako Aitorri elkarrizketa zuzenean egin e?? Total, ondoan daukazu!!!
Publicar un comentario