KULTURANahi haina ez izan arren, Sakanara iristen dira ere kultur ikuskizun edo berriak. Kontzertuak, pelikula proiekzioak, antzezlanak... noizbehinka goza gai izaten ditugu ibarrean. Horien artean Patxi Basabe zinegile gasteiztarren "Le Protecteur" film laburra ikusteko aukera izanen dugu. Zuzendaria Altsasun bizi da.
Ostegunean, 21:45ean, Altsasuko Iortia kultur gunean Altsasun bizi den Patxi Basabe zinegila gasteiztarraren Le Protecteur film laburra ikusteko aukera izanen da. Gasteizen errodatutako filma laburrak "txakur sena" duen bizkartzin baten historia kontatzen du 20 minututan. Osteguneko proeikzioan Patxi Basabe zuzendaria, Luis Martinez de Cestafe ekoizlea eta Gorka Aginagalde eta Juantxo Lopez aktoreak izanen dira. Karra Elejalderen presentiza baieztatu gabe egon arren, posiblerena da bere ere han izatea.
Le Protecteur Patxi Basaberen (Gasteiz, 1975) laugarren ikus-entzunezko lana da zuzendari gisa eta aurtengo apirilaren 13an mustu zen Gazteizko Artium-ean. Luxuzko euskal aktore zerrendak hartu du parte filmean: Karra Elejalde, Gorka Aginagalde, Txema Blasco, Juantxo Lopez eta Ramon Barea aktore ezagunak, beste batzuen artean. Musika Bingen Mendizabalek jarri dio. Filma laburra 2007ko Donostiako Zinemaldian izan zen ikusgai, euskal zinemaren sailean hain zuzen. Egun, Le Protecteur-en zuzendari eta ekoizleak filmaren promozio eta zine jaialditan txertatze lanetan dabiltza. Film laburra Gijoneko, Turineko, Alcala de Enaresesko... jaialditara bidalia izan da, aipatutako jaialdi ospetsuetan Besaberen lana proiektatzeko asmoarekin.
Le protecteur
Film laburreko protagonista Lolo da, Juantxo Lopez gasteiztarrak interpretatzen duen gizona. Jatorri frantziarra duen eta izaera leiala nahiz bere lanarekiko jarrera jeloskorra duen bizkartzaina da bera. Txikitan Lolori txakur batek titia eman zion, ondorioz leialtasun eta fidelitate sentimendua guztiz barneratua dauka. Enpresari batentzat lan egiten du Lolok, baina negozio gizonak Lolori berri bat kontatzeko duela esatearekin sortzen da arazoa. "Umore frantseseko film laburra da" Besaberen esanetan, barre algararik egin gabe, irribarrea ahoan mantentzen duten horietakoa. Zuzendariak "drama izpi bat" baduela ere kontatu digu.
Basabe
Patxi Basabe 21 urte zituela hasi zen zinemaren munduan eta dagoeneko lau film labur zuzenduak ditu, gainera bi sari ere irabazi izan ditu lan horiekin. Viva el sexo bere lehen film laburra izan zen, 2004an Gasteizko NEFF barruko Bat Bateko Film Laburreko Jaialdia irabazi zuena. L'immigrant film laburra bere bigarren lana izan zen eta harekin jaialdi bereko sari nagusia irabazi zuen 2005ean. 2006an Two-Faces iritsi zen eta, azkenik, Le protecteur. Beste hainbat proiektutan ere ibili da lanen.Gaur egun, Patxi Basabe Gasteizen eta Nafarroako Bardeetan errodatuko den beste film labur batekin, Silence mayday-rekin, ari da lanean. Aldi berean, gainera, film luze baten gidoia idazten dihardu.
2 comentarios:
Bueno, Edurne, asteburu honetan, Altsasuko feriak, ez???
Joango zara??
Benooo egongo gara!!!
Muxux!!
Kaixo Naroa!!! badut asmoa bueltatxo bat emateko, baina igandean Nafarroa Oinez da eta hara joateko asmoa daukat! Beraz indarrak gorde behar iganderako!!
Ongi seti
Publicar un comentario