Sakana Nafarroako mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. Gazteleraz Barranca, Burunda eta Ergoiena izenez ezagunak diren eskualdeak hartzen ditu bere baitan. Eskualdeak 305.5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, %37 euskalduna izanda (2001). Luzeran Ziordiatik Irurtzunera 35 kilometro ditu eta zabaleran ez ditu 5 baino gehiago leku gehienetan. Ziordia da mendebaldenen dagoen herria eta Gasteiztik 42 kilometrotara dago. Irurtzun da ekialdeenen dagoen herria eta Iruiñeatik 20 kilometrotara dago. Altsasutik Donostiara 69 kilometro daude.Sakana Euskal Herriko zentro geografikoan kokatzen da.
Geografia
Sakana bailara bat da eta beraz bere geografia izaera honek mugatzen du. Udalerri gehienek ipar-hegoa norabidea dute, hau da, mendilerrotik mendilerrora. Norabide honetan luzeak dira, baina ekialde-mendebalde norabidean txikiak.Bailara bera zabala eta laua da Arakil ibaiaren lasai guneetan, baina alderik alde 500etik 1000 metro-arteko desnibelak ditu, nabarmendu gainera Uharte-Arakilen dauden ipar eta hegoalderako profilak, Aralar eta Andia mendilerroen puntekin.
Sakana eskualde menditsua da, bailara bat izateagatik. Bere muga naturalak ere mendiak dira. Honela Hegoaldean Urbasako mendilerroak egiten du muga Ziorditik Etxarri Aranatzera eta ondoren Andia mendilerroak Ergoienatik Arakilera.Iparraldean Altzaniako mendiak daude Ziorditik Altsasura, Aizkorriko mendilerroaren hegoaldeko aldea direlarik. Altsasutik Irurtzunera Aralarreko mendilerroak egiten du muga iparraldean.Zentroan Andia mendilerroak duen punturik altuena kokatzen da, Beriain mendia hain zuzen ere, 1.492 metrorekin. Honek bailara bitan zatitzen du, hegoaldean Ergoiena geratzen delarik eta iparraldean Arbizutik Irurtzunera doazen herriak.Mendi guzti hauen altuera minimoa 1.000 metrotan kokatzen da eta bailara bera 500 metroko media batean. Guzti honegatik gune menditsua dela esan daiteke, kilometro gutxitan altuera desberdintasun handiak baititu.
2007/10/02
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)
3 comentarios:
Sakanako politena Urbasa ta San Donato, e?? Edo ez?? Ea egunen baten Beriainera igotzen naizen. Nahiz ta alperra izan! jejeje.
Ea, Edurne, esango al didazu ze programa dagoen (gutxi gora behera) asteburu honetako ferietarako??
Benga, ea ikusten garen, handik buelta bat ematera pasako naizela!!
Muxux!!
Naroa!!
Noski txoko politean bizi naizela!! jejej Beriainera igotzeko ez duzu arazorik! Egiten duzu kirola eta!!!
Beno feritan, ostirala berez ez da jai eguna, baina Etxarriko Gazte Asanbladak AHT-aren aurkako eguna antolatu du eta iluntzean poteoa, afaria, hitzalditxo bat eta kontzertuak daude: Dentera eta Lendakaris Muertos (gaztetxean).
Larunbata eta igandean udalak antolatutako ekintzak daude, betikoak: pilota partidak, aizkora, azoka, zaldi erakusketa, musika gauean (tximeleta)... Ez dut programa eskura eta orduak eta hori dena ez dakit, baina bueno, gauza handirik ez! Gauza tipikoak!
Bueno ea elkar ikusten dugun ba!
Ongi segi.
Muxu
Milesker, Edurne!!!
Gaur entrenatzera joandakoan ea kaletik programaren bat ikusten dudan!!
Eta hara baldin banoa, tokeren bat emango dizut!
Publicar un comentario